Behaketa jardunaldiak. Zolinako urmaela 

2021eko maiatza

Urmaelaren ikuspegia

     Maiatzaren 9an, txango entomobotanikoa konbokatu genuen Zolinako urmaelaren ingurua aztertzeko.

25 lagun inguru agertu ginen, agian gehiago, euria egin arren, haize indartsua egon arren. Arazo guztien gainetik pasatzeko prest omen ginen. Baina ez, ezinezkoa zen baldintza horietan botanikari probetxu ateratzea.

     Deia 16ra eraman genuen. 16an une batzuetan ere euria bota zigun, baina oraingoan, aterki eta lokatz artean, 15 lagunek baino gehiagok ibilbide ona egin genuen, landare asko ikusi genituen eta pozik despeditu ginen.

     Hain pozik, ezen hurrengo igandean, maiatzak 23, berriro bisitatu genuen Zolinako urmaela, eguraldi iragarpen zoragarriarekin, zenbait landare ezagutzeko irrikitan ginen, eta gainera Biodibertsitatearen Asteko azken eguna zen, eta urmaela hau aukeratuta zegoen ahalegin berezia egiteko hainbat espezieren behaketak erregistratzeko (ikus emaitzak artikulu honen amaieran).

           Zolina ur gazien biltegia da, honek biodibertsitateari aukera bereziak eskaintzen dizkio. 1960ko hamarkadan presatua da, Subiza eta Beriain potasa operazioetako urak biltzeko. Arangureneko udaletik, Egüésetik eta erakunde ugarietatik, ahalegin ugari egiten ari dira urmaela defendatzeko. 

Platanthera bifolia

Salvia pratensis

Emaitzak

Argazki galeriak