Egozkueko zohikaztegia

2021eko abuztuaren 20

Drosera rotundifolia  -  Eguzki ihintza

Egozkue-n zohikaztegi zoragarria dago, mendi txikien artean, zonalde zingiratsuak 200 metroko diametroa izanen du, leku isolatua da basatia, landarez betea, bizitza askotarikoa.

Abuztuaren erdialdean bisitan egon gara, eta leku honetaz gozatzera itzuli behar dugula sinetsita gaude.

Ehunka, milaka drosera loratan zeuden, Erica tetralix landareak nonnahi, bertan beste hainbat txilar ere zeuden: Erica cinerea, Erica vagans, Daboecia cantabrica, Calluna vulgaris, ze lore ederrak zituzten!!

Rhynchospora alba-k (ahultasun-adierazpena eskatu dute honentzako) lore zurizko sortekin espazio zabalak estaltzen zituen; Nasturtium-ek fruituak leku guztietan erakusten zituen; Lotus pedunculatus, Molinia caerulea ... igel txikiak, libelula handiak ...

Eta bidean Epipactis purpurata orkidea eta beste zohikaztegi txiki bat, espezie ugarirekin nahiz eta tamaina eskasa izan.



Emaitzak

Argazki galeriak