Fiteroko mendiak - Txango botanikoa

2022ko apirilaren 24an

Hypecoum imberbe

   Fiterora egin genuen txangoak aurreikuspenak gainditu zituen, botanikoak, antolakuntzakoak... denak.

   30 pertsona baino gehiago egon ginen, gehienak Iruñetik haraino hurbilduak.

   Botanikaren erakargarritasuna oso argi zegoen, Fiteroko zonaldean hazten diren espezie asko ez dira gure komunitatearen iparralderago ezagutzen.

   Holakoak ikusteaz gain: Hypecoum imberbe, Helianthemum cinereum, Reseda undata... txori-kardua ere aurkitu genuen (Centaurea benedicta), Nafarroan inoiz erregistratu gabea; edo kamelina (Camelina microcarpa), Gida Bisualean argazki-erregistrorik ez zuena.

   Sorgin erratzak, ispilu orkideak... hamaika gauza...

   Ondoren, Fiteroko bainuetan janaz bapo egin genuen, eta botanikako egunari amaiera emateko, leku hori inguratzen duten igeltsuzko muino eta amildegietan barrena ibilaldi bat egin genuen: Ephedra major, Schoenus nigricans, Chaenorhinum minus...

   Hain pozik egoteagatik eskerrak nola eman ez dakizun egun horietako bat.

Argazkiak eta bideoa

Kartela

Bazkaltzera geratzeko edo eta monastegia bisitatzeko izena eman behar da, ikusten duzun moduan.

Hemen jatetxeko MENUA.

Izena eman formularioa

Erregistroak

Zehaztapenak

Lekua: Fitero

Data: 2022ko apirilaren 24

Ordutegia: 9:00, Antsoain zaharreko aparkalekua

10:00, Fiteroko karabanen gunea

Konbokatzaileak: Muérdago elkartea eta Gorostiko botanika eta artropodoen atalak

Kontaktua: gorostilandare@gmail.com

Prezioa: dohan

IBILBIDEAhttps://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ruta-botanica-por-montes-de-fitero-89672871