Faltzes inguruak

2023ko martxoaren 12a

Argazkiak

Argazkiak César Gonzálezen eskaintza dira

Deia

    San Esteban izeneko hiribildu erromatarrean hasita, Erriberako herrialde honetan aurkitu daitezkeen landare esanguratsuenetako batzuk ezagutuko ditugu. Horretarako inguru natural honetan asko ibili den eta oso ondo ezagutzen duen gidari paregabea izango dugu gurekin.

    Flora-komunitate honen zati garrantzitsu bat  igeltsuzko lurrei lotutako landaretza da. Lur hauek iberiar penintsulan zegoen Thetis izeneko aintzinako itsasoa lehortu eta lurrundu zenean eta bere golkoetako bat Mediterraneo itsasoa eratu zenean sortu ziren.

    Lur hauek igeltsuz osatuta daude neurri handi batean eta itsas-gatz kantitate handia daukate; horrek eragozten du hainbat landare hor hazi ahal izatea eta bakarrik irauten dute honelako baldintza zailetan hazi daitezkeen espezieak.

Bideoa


Zehaztasunak

Eguna: 2023ko martxoaren 12a

Ordua: 9:00 Antsoain herri zaharraren ondoko aparkalekuan

           10:00 Faltzeseko San Esteban hiribildu erromatarreko aparkalekua 

Antolatzaileak: Gorostiko botanika eta artropodo atalak

Kontaktua: gorostilandare@gmail.com

Prezioa: dohanik