Galanthus nivalis Kinto Realen ikusteko irteera

2022ko urtarrilaren 16

Galanthus nivalis  NEGU TXILINTXA - CAMPANILLA DE INVIERNO

       Neguko goiz hotza, termometroak zero azpitik bost gradutan, zazpitan. Maindire epelak utzi, paseatzera joan? Zeru garbiak laguntzen zuen, eguzki-argiak kolore guztietan islatzeak ere bai. Eta Galanthus nivalis izen magikoko lore honekin genuen hitzorduak ere laguntzen zuen. Nafarroan babes berezikotzat izendatutako landareetako bat da, gure geografia Pirinioetako leku gutxitan hazten da eta urteko denbora laburrean loratzen da, ia ezer loratzen ez denean, ia lore guztiak hotz gogorretik ezkutatzen direnean.

       Hitzordura 27 lagun azaldu ginen, eta hainbat kilometro egin genituen basoko bideetatik. Hor harriduraz baieztatu genuen landare honen edertasuna, eta baso sakonean bere loraketaren irudi harrigarriarekin disfrutatu genuen.


Hainbat informazio

Kinto Realeko zonalde honetan erregistratutako landareak, 180 baino gehiago, haien artean Galanthus nivalis: https://observation.org/locations/246202/species/


Galanthus nivalis-en polinizazioari buruzko artikulu bat (gazteleraz):

http://www.micobotanicajaen.com/Revista/Articulos/JLaraR/Polinizadores/Galanthus.html

Bideoa eta irudia

Argazki galeriak