Txilintxa   -    Leucojum aestivum

2022ko martxoaren 13

Leucojum aestivum  TXILINTXA - CAMPANILLA DE PRIMAVERA

          Euria egingo du ala ez? Galdera horrekin genbiltzala euriarekin esnatu ginen, baina kotxeak aparkatu arte iraun zuen. Egia esan eguraldi aparta izan genuen.

          Espero bezala, bertan zegoen txilintxa, Leucojum aestivum, aparkaleku beraren ondoan. Ez dago Nafarroako beste inon, baina hemen 'naturalizatuta' dago eta urtero azaltzen da.

          Eta bertan bazegoen ere bai, espero ez bezala, Carmen Montoro, agurtzera etorri zitzaigula. Bera da ibilbidea proposatu ziguna eta txilintxa aurkeztu zigun. Hortaz gain pastak eta moskatela sartu zizkigun motxilan bere urtebetetzea ospatu genezan.

          30 lagun inguru izan ginen, ez da gutxi, hortik abiatu ginenak, solasaldi eta geldialdi botanikoen artean, argazki, galdera, iruzkin, ibilaldi leuna, batzuetan lokaztuta, besteetan lur sendoan, hiria eta mendiak horizontean, basoan sartu, basotik atera.

          Pinus nigra eta Pinus halepensis, Thymelaea ruizii eta Viola alba, Genista scorpius eta Genista hispanica, Adonis vernalis eta Ophrys lupercalis, landare loredunak eta lorerik gabeak, orkideak eta globulariak, intsektuak, algak, bakterioak, iberiar arrano beltzak... ez ziren falta. Gutxi baldin bazen, edalontziak paperarekin egiten ikasi genuen eta koko-pastak egiten ere bai (Maitek jada eman digu errezeta).

          Goiz eguzkitsua, lasaia. Eta oraindik ere milaka lore horiz beteta zegoen Ubarmineko mimosaz gozatzeko aprobetxatu genuen.

Bideoa

Argazkiak

Informazioak