Lazagurriara eta Karkarrera bisita

2022ko martxoaren 27

Platycapnos spicata PALOMITA ESPIGADA

   Iruñetik hain urrutira joan?

   Bisita botaniko honen kasuan bai, merezi zuen.

   Egia esan zalantzak genituen, zein landare aurkituko genuen loretan, batzuk oso denbora gutxitan baitaude loratuta. Hori dela eta hauexek ziren horra joateko egunak.

   Bilatzen genituen batek ere ez zuen huts egin. Miniaturak dira batzuk, ikusteko are zailagoak: Androsace maxima, Romulea columnae, Viola kitaibeliana... Eta batzuk handixeagoak, adibidez Karkarren elkarrekin jaiotzen diren hiru nartziso mota, horietako bat beste bien hibridoa delarik.

   Luxuzko irteera.

Irudiak

Zehaztapenak

Lekua: Lazagurria (Cerro de la Raposa)

Data: 2022ko martxoaren 27

Ordua: 9:00 Nueva Artikako aparkalekuan

           9:10 hotel Vaz Zizur ondoan dagoen aparkalekuan

          10:00 Los Arcoseko gurutzean

Konbokatzailea: Artropodoen eta botanika atalak

Kontaktua: gorostilandare@gmail.com

Prezioa: dohan

2021eko irudiak