Anue: bisita botaniko-entomologikoa

2022ko apirilaren 10

Scandix pecten veneris - VENUSEN ORRAZIA

 Zapore askorekiko irteera botanikoa.

Apirilaren 10ean gonbidapena Anue haranera joatea zen. Apirilean, landaredia udaberriko esnatze prozesuan ari da, eta paseoari esker, basa-lore pila ederra gozatu ahal izan genuen: dama-taulaz, liliazeo eder horretaz, betetako mendi-mazela bat, hainbat lekutan matalobo dotorea, Doronicum pardalianches, Venusen orrazia, askotariko beronikak, nazarenoak, loraldi betean dauden biri-belarrak, Cruciata laevipes, xanpora (Cardamine pratensis), sagarminak, edaskiak, luzulak, mercurialis loraturik, beren loreak agintzen dituzten landare batzuk, orkidea batzuk kasu, eta bere fruituak gizentzeko astia izan duten batzuk: nartzisoak, txakur hortz ederra... eta intsektu ugari ere bai, zeinen bizitzak kontatu zizkigun Santiagok. 

Horri guztiari tokiko jende askoren presentzia gehitu zitzaion, eta batzuek eta besteek mendia nola tratatzen duten kontatu ziguten, mendiak salgai, gozamen hutsez landaredian eraikitako labirintoak, ohitura aktiboak eta ohitura galduak, beren oiloak eta tximeleta espontaneoen oasiak erakutsi zizkiguten, ingurua ezagutzen zutela eta hartaz nola gozatzen zuten.

Eguzkiz, berdetasunez eta ikaskuntzaz betetako goiza.


Bideoa

Anuen ikusitako landareak