Vallacuera-ra irteera (Azkoien)

2022ko irailaren 25.ean


Suaeda spicata lur gatzadun ta toki lehorretako belar biztanlea

Datorren igandean, irailaren 25ean, Vallacuera inguruak ezagutzera joango gara. Hego Nafarroa oso leku berezia da, euri gutxi, eguzkitan denbora gehiena, haizearen menpez, ... landareek oztopoak eta oztopoak gainditu behar dituzte.

Gurekin joatera anima zaitez!


Bideoa


Zehaztapenak

Lekua:  Vallacuera

Data: 2022ko irailaren 25a

Ordua: 09:00 etan Antsoian zaharreko aparkalekuan.

             10:00 Azkoien, Nautikoaren parkea (zubia gurutzatu eta bertan)

Deitzen du: César Gonzálezek (Komando Azkoien) eta Gorostiko artropodoen eta botanika atalek

Kontaktua: gorostilandare@gmail.com

Prezioa: dohan

Oharra: Nahi dugunok Peñalen hotel-jatetxean bazkaldu dezakegu, 14:30ak arte terrazan, razioak eta plater konbinatuak (garaiz iristen bagara horixe egin nahi dugu). Ordu honetatik aurrera (barruan) asteburuko menua, 24 €. 

Ikus ditzakegun landareak

Vallacueraren paisaia