Inguruko landareak ezagutzea. Herritarren zientzari buruzko ikastaroa

2023ko apirila  Baztan

Deia

Sarrera

Ikastaro honen helburuak inguratzen gaituzten landareak ezagutzea eta herritarren zientziako Observado plataforma erabiltzen trebatzea izanen dira.

Gure inguruan ditugun basalandareak identifikatzeko erramintak ere ezagutuko ditugu.

Programa

Apirilaren 15, larunbata:

10:00   SAIO TEORIKOA Elizondoko Arizkunenea kultur etxea.

                 - Agurrak.

- Gorostiko botanika atalari buruzko eta Observado erramintari buruzko oinarrizko informazioa.

                 - Landareen identifikazioa.

11:30-13:00  SAIO PRAKTIKOA

-  Bidasoa ibaiaren inguruan ibilaldi bat eginen dugu, bertako landareak aztertzen eta Observado plataformarekin praktikatzen.


Apirilaren 18, asteartea:

19:00-21:00  SAIO TEORIKOA Elizondoko Arizkunenea kultur etxea.

-  Izandako esperientziak aztertuko ditugu.

-  Landareak identifikatzeko zenbait baliabide ezagutuko ditugu eta beraiekin praktikatuko dugu.

-  Observado plataforma eskaintzen dituen aukerak ikusiko ditugu eta haiekin ere praktikatuko dugu.


Apirilaren 22, larunbata:

  10:00 - 13:00 SAIO PRAKTIKOA

-  Botanika ibilaldi bat eginen dugu.

Kartela

Kontaktua eta izena emateko formularioa

Edozein kontsulta egiteko helbide elektroniko honetara idatz dezakezu: gorostilandare@gmail.com

Izena eman dezakezu formulario hau betetzen: https://forms.gle/jLScoazaeGcthx6g7