Inguruko landareak ezagutzea. Herritarren zientzari buruzko ikastaroa

2023ko martxoAzkoien

Deia

Sarrera

Ikastaro honen helburuak inguratzen gaituzten landareak ezagutzea eta herritarren zientziako Observado plataforma erabiltzen trebatzea izanen dira.

Gure inguruan ditugun basalandareak identifikatzeko erramintak ere ezagutuko ditugu.

Programa

Martxoaren 19, igandea:

10:00   SAIO TEORIKOA Azkoiengo igerilekuetako geletan.

                 - Agurrak.

- Gorostiko botanika atalari buruzko eta Observado erramintari buruzko oinarrizko informazioa.

                 - Landareen identifikazioa.

11:30-13:00  SAIO PRAKTIKOA

Arga ibaiaren inguruan ibilaldi bat eginen dugu, bertako landareak aztertzen eta Observado plataformarekin praktikatzen.


Martxoaren 21, asteartea:

19:00-21:00  SAIO TEORIKOA Azkoiengo igerilekuetako geletan.

Izandako esperientziak aztertuko ditugu.

-  Landareak identifikatzeko zenbait baliabide ezagutuko ditugu eta beraiekin praktikatuko dugu.

-  Observado plataforma eskaintzen dituen aukerak ikusiko ditugu eta haiekin ere praktikatuko dugu.


Martxoaren 22, asteazkena:

  10:00 - 13:00 SAIO PRAKTIKOA

-  Botanika ibilaldi bat eginen dugu.

Kartela

Kontaktua eta izena emateko formularioa

Edozein kontsulta egiteko helbide elektroniko honetara idatz dezakezu: gorostilandare@gmail.com

Izena eman dezakezu formulario hau betetzen: https://forms.gle/7D2RT3wsEjEgftTC9