Aste honetan landareen hostoei jarriko diegu arreta. Neguan lore gutxiago ikusten dugu, baina landareei begiratzeaz gozatzen dugunok eskura ditugu, urteko beste garai batzuetan baino modu nabarmenagoan, haien hostoak, lurrean lehor daudenak, edo beren adarretan hotz eta haizeari eusten diotenak.
Genero eta familia desberdinak aztertuko ditugu: pinus, quercus, errosazeoak (gurbeak, potentillak, sasiak, elorriak...) gramineoak eta ihizeoak, plantaginazeoak, astigarrak, erodiuma, errosetak... eta eraman nahi dituzuen zalantzak eta ekarpenak.
Hitzordua astelehenean, hilak 20, elkartearen egoitzan, 18:00etan izango da.
Eguna: 2025eko urtarrilaren 25a
Ordua: 18:00 SCN Gorosti NZEko egoitzan
Prezioa: dohan