Neguan botanika helburuekin paseatzeak aire berezia du.
Oraingo honetan hostoak dira igandeko paseoaren proposamenaren muina: zuhaitzen hosto lehorrak, basoa eta bideak alfonbratzen dituztenak; hosto berdeak, hotzak eta izoztea izan arren temati, neguan gure mendietako lurra ere estaltzen dutenak.
Hosto bakoitzean bere historia irakur dezakegu, zein landaretakoa den, zer bizi izan duen, nolakoa den, zergatik dagoen dagoen lekuan.
Paseoaren Aralarren egitea proposatzen da, trikuharriak, kareharrizko pareta handiak, baso trinkoak eta leku irekiak lagun izanen ditugula.
Data: 2025eko urtarrilaren 26a
Ordua: 9:30 Antsoain zaharreko aparkalekua
Hora: 10:00 Panplonagain trikuharriaren ondoko aparkalekua
Kontaktua: gorostilandare@gmail.com
Prezioa: dohan