Oltzako putzuetara irteera

2023ko ekainaren 8a

Argazkiak

Deia

Iruñerriko hezeguneen jarraipena egiten jarraitzen dugu. Oraingoan Oltzako putzuetara joko dugu, aurretik bisitatu ez ditugunak; hori dela eta ikusiko dugun guztia berria izanen da, eta, zalantzarik gabe, harrigarria. Gure aurkikuntzan parte hartzeko, hitzorduko lekura hurbildu eta aurkeztu besterik ez duzue egin behar.

Zehaztasunak

Eguna: 2023ko ekainaren 8a

Ordua: 9:00  Antsoain zaharreko sarreran dagoen aparkalekuan

Deitzen dute: Gorostiko artropodoen eta botanika atalek

Kontaktua: perezoso1976@hotmail.com

Prezioa: dohan