Azken orduko egokitzapen txiki batekin, interes botaniko eta paisajistikoko pasealeku bat egitea proposatzen dizuegu, Aingiriturri errekaren ertzeetan, Anotzibar eta Anotz herrien artean. Oraingoan, eragin atlanikoa duen galeria-baso batekin egingo dugu topo, baso hostoerorkorreko udazkenaren urrezko ukituekin zipriztinduta. 7 km inguruko ibilbideak xarma ezezaguneko txoko honekin bat egiteko aukera emango digu.
- Eguraldiaren iragarpenari edo ondorengo edozein aldaketari adi egotea.
Eguna: 2023ko azaroaren 19a
Ordua: 9:30 Antsoain zaharraren ondoko aparkalekua
10:00 Anotzibar herriko sarrera, markesina eta zaborrontzien artean
Konbokatzen dute: Gorostiko artropodoen eta botanikako atalek
Kontaktua: gorostilandare@gmail.com
Prezioa: dohan