Garinoaingo erkametza

2021eko abenduaren 19

Quercus faginea - Erkametza - Quejigo

    Laino trinkoa, negu gorria, hori zen igande honetako giroa, eskuak poltsikoetan ere izoztuta. Ze txango botaniko egin daiteke horrela?

          Eta, hala ere, landareak hor zeuden, makalak, aladiernoak, arrosak, anis belarra... nora joango ziren bada? Phlomis ezberdinen hostoak, orkideak, murajeak... eta Pallenis, Anacyclus eta beste batzuk loreak irekitzen ere ikusi genituen. Baita tximeleta bat ere, Scabiosa baten lorean atxikita, eta hoztuta ere hegan aritu zen.

          Santiagorekin irrifarrak, Carmenekin istorio anitzak, Raquelekin neguko nekazaritza praktikei buruzko hausnarketak, baseliza batera bisita eta...

iragarritako postrea, erkametzak, Garinoaingo erkametza haien artean, Nafarroako monumentu naturala izendatuta dagoena... arima edo barruan dugun zerbait betetzeko.

          Hamaiketakoa hartu eta bueltan olibondoen inausketa ikaragarria ikusi genuen, tipula uztaren aztarnak... eta hau eta beste alde egin genuen, tipula batzuekin...  neguko goiz bat horrela pasatzea ideia ona dela pentsatuz.

Informazioak

Argazki galeriak