Lakora inguruetan entomobotanika ibilaldia

2024ko ekainaren 30a

Deia



Datorren igandean Lakora mendi inguruetara joango gara Mikel Lordaren konpainia onean. Abiapuntutik hasi, mendebalderantz egin eta muga jarraituz,  ibonera iristea izango litzateke helburua.



Mendigune honen landaretzak interes berezia du: alde batetik, Nafarroako gailur batean gaude eta bestetik, harri silizeoak daude bertan; honek esan nahi du kareharrizko lurrean bizi ezin duten landareak aurkituko ditugula. Eta Nafarroan gehiena kareharria dela kontuan hartuta, ederra izango da aurkituko dugun berezitasuna, bai paisaia, bai botanika aldetik.



Iruñatik bertara pare bat ordu daude. Batzuk egunean egingo dute joan-etorria, baina aurreko urtean egin zen bezala, beste batzuk astebukaera osorako plana egin dute, ingurune paregabe horren landaretza ikusteko ibilaldi gehiago antolatuz.



Erronkariko ostatu eta kanpinetan aurkituko dituzue gaua pasatzeko aukerak, baina kontuan hartuta ekainaren bukaeran gaudela, lehenbailehen erreserbatzea komeni da.



Eguraldiaren aurreikuspenei adi egon beharko dugu datorren aste honetan.



Jakin ezazue, bestetik, mendi ingurune haietan kobertura gutxi egon ohi dela. 




Zehaztasunak

Eguna: 2024ko ekainaren 30a

Ordua: 8:00 Antsoaingo aparkalekua

Ordua: 10:30 Eraizeko lepoan 

Kontaktua: noel.meabe@gmail.com 

Prezioa: dohan

Informazio Gehigarria

Kontuz, MAPSek ez du “Eraizeko lepoa” kokapena antzematen; beraz, jarrai ezazue honekin batera doakizuen URL-a. Dena den, tokia Belaguako mendi-aterpetik 2,5 kilometrora dago, gutxi gora behera, Frantziarantz. Aparkalekuak daude bidearen eskuinaldean.