Entomobotanika ibilbidea: Sanduzelai auzoa (Iruña)

2024ko azaroaren 10ean

Deia

   Iruñeko Sanduzelai auzoa, hiri-txoko asko bezala, interes botanikoz beteta dago; kasu batzuetan, lorezaintzako hainbeste ahaleginetan kaleak, plazak eta lorategiak janzteko eta alaitzeko erabili diren landareengatik, urteko garai batean edo bestean duten edertasunagatik, hainbeste zementu- eta asfalto-egituraren artean ematen diguten itzal eta freskotasun zerbitzuagatik, edo gure eguneroko bizitzan naturarekin harremanetan egoteko oinarrizko estimuagatik. Beste kasu batzuetan, berezko izaerari eusten dioten inguruneak aurkitzen ditugu: ibaiaren ingurua, edo han-hemenka gure kontrolpetik at berpizten diren belar eta zuhaixka espontaneoak...

    Igandeko ibilaldia hau guztia ezagutzeko edo aitortzeko gonbidapena da, pixka bat gehiago baloratzeko, inguruan ditugun xehetasun guztiez gure egunerokotasunean apur bat gehiago gozatzeko.

Topatuko ditugun zenbait gauza

Irudian klik eginez, Sanduzelai auzoan bizi diren zuhaitzen irudiak eta izenak erakusten dituen dokumentu batera iritsiko zara. 

Zehaztasunak

Eguna: 2024ko azaroaren 10

Ordua: 10:00  Iruñeko Renfeko geltokiaren sarreran.

Kontaktua: gorostilandare@gmail.com 

Prezioa: dohan