Concurso de fotografía. Convocatoria y bases en euskera

GOROSTI Natur argazki X lehiaketa

Aporia crataegi 1er premio 2022. Autor: Iosu Antón

GOROSTI Natur argazki XI lehiaketa

Arauak


Gorosti Natur Zientzi Elkarteak hamaikagarren Nafar natura argazki lehiaketa iragartzen du. Hainbat argazkiak aukeratuko dira lehiaketan aurkeztutako argazkien artean erakusketa bat egin ahal izateko.

Parte hartzea

Lehiaketa honetan edonork parte har dezake, Gorostiko kideak zein kideak ez direnak. Lanen gaia librea izanen da, betiere Nafarroako Natura dela gai nagusia aintzat hartuta.

Egile bakoitzak 3 lan aurkeztu ahalko ditu gehienez.

Lanen aurkezpena

Argazkiak honako helbide honetara bidali beharko dira: fotografia@gorosti.org egilearen izen-abizena, telefonoa eta e-mailarekin batera. Argazki bakoitza izendatuko da egilearen inizialak erabiltzen. Adibidez: Iosu García Falces;  igf¬_1, igf_2 ... eta abar.

Argazkiak, formatu digitalean aurkeztu beharko dira gehienez 6 MB-ko artxiboetan.

Aurkeztutako argazkiak ez dira beste lehiaketa batean sarituak izan behar. Ez da onartuko argazki-muntaiarik, ezta argazkirik ere, edozein izaki bizidunen portaeran tratu txarrak edo aldaketak nabari badira.

Argazkiak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 1ean amaituko da.

Ondorengo erakusketa

Aurkeztutako argazkien artean, 25 argazki hautatuko dira erakusketa bat egiteko. Lehen erakusketak Iruñerriko Mankomunitatearen lokaletan egingo dira, eta egutegia hemen kontsulta dezakezu: http://www.mcp.es/actividades

Argazki hauen egileei, kalitate handiko kopia bat, izenburu bat eta lanaren azalpen labur bat (maximoa 300 hitz) eskatuko zaizkie.

Sariak eta epaimahaia

Epaimahaia ingurumeneko espezialistek eta argazkigintzako profesionalek eratuta egongo da.

Sariak hurrengoak izanen dira:

Lehenengo saria:  200 euro eta animalia baten erreplika

Bigarren saria:      150 euro eta animalia baten erreplika

Hirugarren saria:   100 euro

Aurten, berritasun gisa, akzesit bat izango da: ONDDO eta PERRETXIKO gaietan argazkirik onena aukeratuko da.

Lehiaketan parte hartzeak arauen onarpena suposatuko du.

Acceso a las fotos publicadas