Concurso de fotografía. Convocatoria y bases en euskera

GOROSTI Natur argazki X lehiaketa

Erle-jalea, Merops apiaster 1er premio 2021. Autor: Alfonso Roldán Losada

GOROSTI Natur argazki X lehiaketa

Arauak


Gorosti Natur Zientzi Elkarteak hamargarren Nafar natura argazki lehiaketa iragartzen du. Hainbat argazkiak aukeratuko dira lehiaketan aurkeztutako argazkien artean erakusketa bat egin ahal izateko.

Parte hartzea

Lehiaketa honetan edonork parte har dezake, Gorostiko kideak zein kideak ez direnak. Lanen gaia librea izanen da, betiere Nafarroako Natura dela gai nagusia aintzat hartuta.

Egile bakoitzak 3 lan aurkeztu ahalko ditu gehienez.

Lanen aurkezpena

Argazkiak honako helbide honetara bidali beharko dira: fotografia@gorosti.org egilearen izen-abizena, telefonoa eta e-mailarekin batera. Argazki bakoitza izendatuko da egilearen inizialak erabiltzen. Adibidez: Iosu García Falces;  igf­_1, igf_2 ... eta abar.

Argazkiak, formatu digitalean aurkeztu beharko dira gehienez 6 MB-ko artxiboetan.

Argazkiak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 5etik maiatzaren 5era izango da.

Ondorengo erakusketa

Aurkeztutako argazkien artean, 25 argazki hautatuko dira erakusketa bat egiteko. Lehen erakusketak Iruñerriko Mankomunitatearen lokaletan egingo dira, eta egutegia hemen kontsulta dezakezu: http://www.mcp.es/actividades

Argazki hauen egileei, kalitate handiko kopia bat, izenburu bat eta lanaren azalpen labur bat (maximoa 300 hitz) eskatuko zaizkie.

Sariak eta epaimahaia

Epaimahaia ingurumeneko espezialistek eta argazkigintzako profesionalek eratuta egongo da.

Sariak hurrengoak izanen dira:

·         Lehenengo saria:  200 euro eta animalia baten erreplika

·         Bigarren saria 150 euro eta animalia baten erreplika

·         Hirugarren saria:   100 euro

Aurten, berritasun gisa, akzesit bat izango da: TXIMELETEI (lepidopteroak).buruzko gairik nabarmenena hautatuko da.

Lehiaketan parte hartzeak arauen onarpena suposatuko du.

Acceso a las fotos publicadas