XVI. mendean euskal baleazaleek Ternuako uretan arrantzatzen zuten eta 1565ean bertan hondoratu zen San Juan ontzia. Pezioa 1978an aurkitu zuten, eta 2013an kopia fidagarri bat egiteko proiektu bati ekin zioten, baliabide eta material berberekin. Garai hartako itsas arotzek inguruko basoak arakatzen zituzten, itsasontzien zati desberdinetarako komeni zitzaizkien formak zituzten zuhaitzen bila. San Pedro eta Dantzalekuko zelaietan, itsas arotzek erabiltzen zituzten teknika batzuk ikusiko ditugu. Ondoren, haritz kandudunez (Quercus robur) osatutako baso bat zeharkatuko dugu.
Baso hau aukeratzea ez zen "kasualitate" soila izan; kontserbatzen diren aleek ematen digute izan zituzten gorabeheren historia luzea, baina batez ere, biztanleek hainbeste mendetan hain zuhaitz handiei izan zieten begirunea.
Beti bezala, egon zaitez erne iragarpen meteorologikoek diotena jakiteko.
Data: 2024ko urriaren 27
Ordua: 9:00 Antsoain zaharreko parkina
Ordua: 10:00 Altsasuko Dantzaleku polikiroldegiaren parkina
Kontaktua: ornitologiadesdelaventana@hotmail.com
Prezioa: dohan
Desde Ansoain es algo menos de 40 minutos de camino.
Estad atentos a la climatología.