Txantreatik paseo botanikoa: "habitat batek bere istorioak kontatzen ditu"

2022ko urtarrilaren 30

Txantreara, Iruña hiriko auzora, irteera botanikoa.

Habitat batek bere istorioak kontatzen ditu...

 

     Irteera bat hiru hizkuntzatan, ideia eroa ote?

     Pasioz beteta gaudela da kontua.

     Marionek bazekien alemanez dakien jendea bazegoela gaur bezalako paseo batez gozatuko zuena, azalpenekin, komunikazioarekin.

     Félixek bazekien euskaraz egitea gustukoa izango zuen jendea bazegoela.

     Eta gaztelaniaz egiteko jendea ez zen faltatu behar, eta gozatu egin dute Txabirekin.

     Berrogeita hamar bat lagunek egin dugu hiri-ibilaldi hau, Iruñeko kale pare batek, ingurune superhumanizatu honek eskaintzen dituen nitxo botanikoen errepasoa: udal lorezaintza, lorezaintza pribatua, balkoiak eta bestelako txokoak, landaretza espontaneoa ere, falta ez zena, zeinen zailtasunak izan arren ez dio espazioak aurkitzeari uzten.

     Askotariko aberastasun bizia, interesgarria, istorio asko ezagutzeko aproposa, ikasteko aukera asko ematen duena.

     Hausnartzeko aukerak ere bai: natura etsai gisa tratatzen al dugu?, intimoki batuta eta elkartuta gauden zerbait bezala ulertzen dugu?

     Amaieran, Marionek “Iruñeko Udalaren Agenda 21”aren arabera egiten ari diren lan ildoak azaldu dizkigu, Txantrean egiten ari diren lanetan bere konkrezioak erakutsi dizkigu.


Bideoa

Kartela