Gesaleta, Anueko zohikaztegia

2022ko ekainaren 5

Drosera rotundifolia  -  Eguzki ihintza

Anuen zohikaztegi zoragarria dago, mendi txikien artean; zonalde zingiratsuak 200 metroko diametroa izanen du, leku isolatua da, basatia, landarez betea, bizitza askotarikoa.

         Ez da Nafarroako zonalde honetan dagoen bakarra. Igande honetan hurbileko bat bisitatzen hasi ginen, Baltsagorrieta, eta, ondoren, aipagarrienera iritsi ginen: Gesaleta.

Kartelaren izenburuari, "Anueko altxorrak" tituluari, ohore egin zioten: landare haragijaleak zeuden, zeinen hostoak, droseraren kasuan, loreak bezain ederrak iruditzen baitzitzaizkigun, tranpa txiki erakargarri, itsaskorrak; bertan intsektu harrapaturik ez zen falta.

Kotoi-belar ugari zegoen, bere gandor zuriak eguzkitan, orkideak zeuden, zingira-txilarra, veronika barietateak, eta nartezio txikiak edo galburu-liliak bere lehen lore ederrak irekita zituen.

Arizuko gure lankidearen lanaren ondoren, bertako jende ugari bertaratu zen, beren ingurune aberatsa ezagutu, estimatu eta sustatzeko gogoa zutelarik. 

Bideoa eta argazkiak

Kartela

Zehaztapenak

Lekua: Anue

Data: 2022ko ekainaren 5a

Ordua: 9:30 Antsoian zaharreko aparkalekua.

          10:00 frontón de Olagüeko frontoian

Deitzen du: Gorostiko artropodoen atala eta botanika atala

Kontaktua: gorostilandare@gmail.com

Prezioa: dohan

2021eko bisitan egindako argazkiak