Hitzaldi-paseoa: "Txantreako Munduko Parkearen gainetik hegan egitea"

2022ko apirilaren 8 eta 9

Ostrya carpinifolia - XARMA LUPULUKARA, CARPE NEGRO

Munduko Parkea paseatzeko leku lasaia da, jende asko badago ere; zuhaitzak, txoko intimoak, espazio irekiak, haurrek jolasteko lekuak, kirol-lekuak, txakurrentzakoak, uraren soinua, eguzkitan eserlekuak, itzalpean.

Leku erakargarri horri buruz Félix Rey Gorosti elkarteko kideak lan originala argitaratu du. Bertan, zuhaitz bakoitzari buruzko informazioa ikus dezakegu, bere euskarazko izena, gaztelaniazkoa, botanikoa, argazkian ikusi... eta baita hegan egin ere. Lanak Google Earth aplikazioaren aukerak erabiltzen ditu parkean modu birtual eta erakargarrian bidaiatzeko, nahi dugun informazioa eskuratuz. Tutorial txiki bat ere eskaintzen digu, erraz jakin dezagun nola egin.

Gonbidapen iradokitzaile hau apirilaren 8an aurkeztu zen hitzaldi baten bidez eta apirilaren 9an parkean bertan paseatuz eta Felixen lana modu praktikoan erabiliz. 

Kartela