biografiak euskaraz

BEAULIEU, Hélène. Itzulpengintzan eta Fisikan diplomatua eta Quebeceko Laval Unibertsitatetik hizkuntzalaritzan masterra dauka. 90. hamarkadaren hasieran, Bartzelonako Unibertsitatean Joan Solàk zuzendutako mintegi barruan Gaur eguneko lexikografia kataluniarrari buruz (Joan Solà (ed.), 1992) lan taldean parte hartu zuen. Hizkuntzalari moduan, Andriu Lagardarekin parte hartu du Dictionnaire Occitan-Français, français-occitan (1996) hiztegia egiteko. 1997tik “Solaris” eduki zientifikoa daukan eleberri bildumaren sustapenean parte hartzen du ingelesera eta frantsesera sinopsiak itzuliz, Panther Eyes eta Roger d’Aurillac hain zuzen ere. 2002 urtetik, Washingtonen itzultzaile-orraztaile bezala lan egiten du Estatu Amerikarren Erakundean (OAE). Orain autorearekin batera, Quebecen kokatutako gazte lablit eleberriaren moldapen bat prestatzen ari da.