euskarazko biografia

HERNÀNDEZ, Pau Joan poeta eta eleberrigilea da, Bartzelonanko Gracia-n jaioa. Gazterik hasi zen idazten, eta 18 urte zituela Tot et serà pres kaleratu zuen, eutanasia gaitzat duen gazte-nobela bat, bere 40 edizioekin egilearen liburu salduena bihurtu dena. Poesian, Si nego el bosc izan zuen lehen obra, Amadeu Oller sariko irabazleen liburuan plazaratua 1986an, eta haren ondotik etorri ziren Joc de daus (Martí Dot saria, 1988) eta Camarades grecs (1991). Geroztik, haur eta gazteentzako narratiba publikatu du gehienbat, hogeita hamar titulutik gora, bai katalanez bai gaztelaniaz hainbat aldiz berrargitaratuak.

Bere ibilbidean hainbat sari jaso du; berrienen artean daude 2008ko Serra d’Or kritikaren saria Jonathan Littell-en Les Bienveillantes katalanera itzultzeagatik; 2013ko Nazioarteko Latino Book Awards sarietan 2. saria "Best Children's Fiction Picture Book” atalean Egipto lanagatik (Gran Angular saria 2013); eta 2013ko Serra d’Or saria Haur eta Gazte Literaturan La balada del funicular miner liburuagatik.

Horrez gain, hainbat hizkuntzatatik itzuli izan du katalanera: frantsesetik, ingelesetik, galizieratik, euskaratik (kasu honetan, lehenengo itzultzaile zuzena izan da). Zeharkako itzulpenak ere kaleratu ditu beste hizkuntza askotatik (albaniera, norvegiera, suediera eta txinera). Arlo askotan moldatzen den profesionala dugu; Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eskolak eman aurretik, hainbat lan mota egin ditu: zuzentzailea, idazketa-tailerren antolatzailea, kultur agentea, literatur aholkularia, telebista-saioen gidoilaria eta literatur kritikaria. Itzultzaile gisa, 150 lan baino gehiago argitaratu ditu.

AELCko lotura, hemen.

Wikipediako lotura, hemen.

VISATeko lotura, hemen.