Zer ikasi: Kirol elkarte ezberdinetan lortutako informazioa ahoz aurkeztu.
Zer egin:
Orain kirol elkarte ezberdinetan jasotako informazioa aukezteko garaia da. Aurreko jardueran bete duzuen fitxa erabili beharko duzue gidoi moduan. Taldekide bakoitzak zer egingo duen ongi pentsatu eta erabaki.
Aurkezpena ongi prestatzeko, eta gero ongi burutzeko, kontuan hartu behar dituzun iradokizunak hauek dira:
- Kontatu behar duzuna errepasatu, ea dena ongi antolatuta dagoen.
- Saia zaitez modu egokian hitz egiten; poliki, ongi ahozkatuz, hitza modu egokian aukeratuz, ....
- Zure gozpuzkera zaindu: tente egon, irripartsu baina tontakeriak egin gabe, jendeari begira, eskuak egoki mugituz, .....
- Hitzartea eta hitzuztea egin behar direla kontutan hartu.
Nahi izanez gero, eta zuen aurkezpena erakargarriagoa izan dadin material osagarriak erabil ditzakezue azalpenean: argazkiak, bideoren bat, ...
Ahozko azalpenen bitartean zuen kideen ebaluazioa ere osatu beharko duzue. Horretarako deskargatu "ahozkotasuna ebaluatzen" izeneko dokumentua. Arretaz aztertu bertan irakasleak ebaluatuko dituen aspektuak azaltzen dira eta.
Ekoizpena:
Ahozkoa egin ondoren zure kideei egindako ebaluazioa porfolioan gorde.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
* Azaldu beharreko informazioa daki.
* Modu egokian hitz egin du: poliki, kideak begiratuz eta ongi ahozkatuz.
* Kideen ebaluazioa bete du.
* Material osagarria erabili du.
- Autoebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.