Zer ikasi:
Osasun egoera (bere dieta) bati dagozkion datuak digitalizatu. era grafikoz (irudikatu), kalkulu orria erabiliz, aderazi eta ondoren idatziz komentatu sormenez.
Zer egin:
Hasteko, "Nire_Elikagaien sailkapena" dokumentua ireki. "Archivos adjuntos" duzun "Mantenugaiak" kalkulu orria ireki eta zure datuak sartu zuen taldeari dagokion idazbabesan. Idazbabes horri zure taldearen izena eman. Gorde "Gure taldeko_mantenugaiak" izenarekin kalkulu-orria zuen taldeko karpetan eta zurea perstonalean ere. Bildu dituzun datu horiek, talde mailan bildutakoak alegia, irudikatzea da orain egin behar duzuen lana. Horretarako lehen gauza zer datu irudikatuko duzue eta datu horiek irudikatzeko zer diagrama mota erabiliko duzue erabakitzea da. Erabaki eta gero diagramak sortu. Bizpahiru diagrama nahikoak dira.
Ireki testu prozesatzailea eta bertan kopiatu eginiko diagramak, diagrama bakoitzari izenburu bat jarri eta jasotzen dituen datuen komentario labur bat, bizpahiru lerro. Ondoren dokumentu osoari titulu orokorra jarri, bukatzeko Sarrera bat idatzi dokumentu horretan dauden datu eta diagramak esplikatuz (zertaz dira, nola eta zeinek jaso dituen, ....)
Bukatzen duzutenean "Gure_taldeko_mantenugaiak" izenarekin gorde taldeko karpetan
Ekoizpena
"Gure taldeko_mantenugaiak" kalkulu orria
"Gure taldeko_mantenugaiak" dokumentua.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Datuak ongi sartu diren.
- Aukeratutako grafikoa egokia den adierazi nahi diren datuak kontuan izanik.
- Grafikoa ongi egina dagoen: ea jasotako datuekin bat datorren.
- Grafiko bakoitzari jarritako izenburua eta komentarioa egokiak diren.
- Dokumentua ondo osaturik dagoen, izenburua, sarrera, .... egokiak diren
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!