Lizarra Ikastolaren kontsumo energetikoaren ikerketa burutzea da lan asmo nagusia: alde batetik kontsumo elektrikoa eta bestetik bero kontsumoa. Azterketa egin ondoren, kontsumoa aurrezteko proposamenak eginen zaizkie ikastolako talde (beste ikasle eta irakasleak, zuzendaritza, gurasoak...) desberdinei. Bukatzeko, prestaturiko proposamenak, bide egokienak erabiliz, talde desberdinei komunikatuko zaizkie.