Zer ikasi:
Etxean zein kalean animalien zaintzan izaten dugun portaera arretaz behatu eta sor daitezkeen arazoak identifikatu eta aipatu.
Zer egin:
Gaian sartzeko ateraldi bat egingo dugu inguruko parkera (Llanosetara), ingurua behatu eta animaliek espazio horren erabilpena begiratuko dugu, ondoren, ondorioztatuko dugu ikusitakoa egon daitezkeen abantailak eta desabantailak bilatzeko. Adibidez: txakur kakak belardietan daudela eta txakurrentzat dagoen espazio zehatza. Llanosetan ikusitakoaren marrazkia, non parkean ikusi dutena islatu behar duten.
Ekoizpena:
- "Los Llanos_marrazkia"
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Marrazkiaren aberastasuna:koloreak,margoketa,xehetasunak.
- Marrazkiaren edukia ea arazoak identifikatu ditu.
Autoebaluazioa:
Jarduera bukatu eta gero denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.