Zer ikasi:
Egingo den bidaiarako desplazamenduen eta alojamenduaren informazioa bilatu, aukera desberdinak aztertu eta hautatu irizpideak, garbi adierazi.
Zer egin:
Jarduera honetan aukeratutako bidai eta itinerarioaren arabera beharrezkoak ikusten dituzuen ostatuak, pentsioak, hotelak... aukeratu behar dituzue. Horretarako kontutan hartu itinerarioa: leku berdinean egongo zareten, "tour"-ean ibiliko zareten... Alojamendua aukeratzeko orduan faktore ezberdinak hartu beharko dituzue kontutan, hala nola prezioa eta erosotasuna.
Alojamendua zehaztu aurretik dauden aukera ezberdinak (3 edo) aztertu eta aurreko jardueraren antzeko dokumentu batetan jaso. Dokumentu berean nabarmendu zuek egindako aukeraketa.
Ekoizpena:
- "Alojamendua" dokumentua.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Alojamendu bakoitzerako dauden aukera ezberdinak ondo zehazten dira.
- Egindako aukeren egokitasuna (prezioen konparaketa, erosotasuna...)
- Adierazpena egokia da, estiloz, joskeraz, zuzentasunez.
- Lanaren txukuntasuna egokia da.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.