Zer ikasi: Ikastolan kirola sustatzeko material ezberdinez osatutako kartel bat sortu modu kooperatibo batez.
Ekoizpena:
Material ezberdinak erabiliz (kartulina, papera, kartoia, margoak,...) hormairudi bat sortu, ikastolako ikasleak kirol ezberdinak praktika ditzaten animatuz, bere gorputzaren garapenerako eta osasunerako duen garrantzia azpimarratuz . Hormairudi horiek Ikastolako pasabideetan jarriko dituzue. Kontutan izan hormairudia erakargarria izan beharko duela, ikasleen atentzioa deitzeko.
Irakasleari erakutsi hormairudia eta berak ebaluatu ondoren kokatu egokia iruditzen zaizun txokoan, ahalik eta jende gehien ikus dezan.
Ebaluazioa - Irakasleak ebaluatuko duena:
Hormairudian agertutako aholkuen egokitasuna.
Originaltasuna eta arte plastikoetan izandako egokitasuna (konposizioa).
Parte hartze egokia izan du taldean
Iniziatiba erakusten du.
- Autoebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.