Zer ikasi:
Liburudenda zer den eta bere antolamendua eta funtzionamendua nolakoa den.Zer egin:Liburudendara joango gara. Hurbildu, kanpotik aztertu eta sartuko gara, antolamenduaren behaketa eginez.Irakasleak liburu moten sailkapena (ipuina, nobela...) irakurriko die. Haur literaturaren txokoan dauden liburuak aztertuko ditugu, guk behar ditugunak ea dauden ikusteko. Beharrezkoak ditugunak ez baleude dendariarengana zuzenduko ginateke eta eskaera egingo genioke saltzailearen erantzuna jasoz. Ekoizpena:
Liburudendako marrazkia egin.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Jarrera aktiboa eta kooperatiboa.
- Liburudendarekiko errespetua.
Autoebaluazioa:
Jarduera bukatu eta gero denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.