Zer ikasi behar da?
- Saretik informazioa irakurri aztertu eta baloratu iruzkin baten bidez.
- Saretik jasotako informazioa laburtu ekarpen interesgarriak azpimarratuz.
Zer egin behar da?
IRUZKINAK IDAZTEN ETA JASOTZEN
Zure lankideek web-orrian argitara eman dituzten gosari proposamenak arretaz irakurri. Ondoren zure taldeko partaide bakoitzak zurea ez den gosari proposamen desberdin bat aukeratu eta iruzkin bat idatzi behar du horretarako web-orrian prest dagoen tokian.
Bestetik zure talderako gutxienez bi iruzkin lortu behar dituzue (gehiago izan daitezke): horietako bat guraso batek egina, eta bestea irakasle batek edo jantokiko langile batek egina.
Iruzkin bat egiteko garaian zerak dira kontuan hartu beharko dituzun gauzak:
a) Noraino gosari proposamena egokia den: osasuntsua, ongi kalkulatua, bariatua...
b) Aurkezpenaren egokitasuna: argazkiak, taulak, irudiak...
c) Idazkera: hizkuntzaren erabilpen egokia, terminologia...
JASOTAKO IRUZKINAK BALORATZEN
Zure taldeak jaso dituen iruzkin guztiak irakurri eta aztertu ondoren taldekide bakoitzak modu indibidual batez laburpen bat prestatuko du testu prozesatzailea erabiliz. Bertan ekarpenak bildu behar dira, 6 eta 10 lerroen artean dituen testu batean.
Testu hori gorde zure karpetan "Azken balorazioa" izenarekin.
Ekoizpena
Ikasle bakoitzak, bere taldeko lana ez den beste gosari proposamenen batean iruzkin bat egingo du, dagokion webgune atalan.
Taldekide bakoitzak, taldeak jasotako iruzkinen balorazioak jasoko dituen laburpen fitxategia osatuko du "azken balorazioa" izenarekin.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
-Irakasleak ebaluatuko duena:
- Iruzkina egin du
- Iruzkina eraikitzailea izan da
- Jasotako iruzkinen laburpena egin du
- Jasotako iruzkinen balorazioak eraikitzaileak dira
- Iruzkinak zuzentasunez idatzi ditu.
-Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.