Zer ikasi:Animalien zaintzan sortzen diren egoeren abantailak eta desabantailak aurkitu eta modu arrazoitu batez ahoz azaldu.
Zer egin:
-Pertsonen eta animalien artean sortzen diren harremanetan sakontzeko, maskota izatearen alde onak eta txarrak aztertuko ditugu . Irakasleak bi kartulina erabiliko ditu eta idazten joango da ikasleek aipatutako abantailak (kartulina batean) eta desabantailak bestean. Ikasle bakoitzak alde bateko zein bestekoren bat esan eta argudiatu beharko du. Bukaeran paper horiek paretan zintzilikatuko dugu. Lana bukatzeko ikasle bakoitzak aukeratutako maskota baten marrazkia egingo du eta izena idatzi.
Ekoizpena:
Marrazkia: nor berearen maskotaren izena eta marrazkia egin.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Talde handiko elkarrizketan parte-hartzea.
- Eginiko azalpenean zer ulermen eta adierazpena maila erakusten duen.
- Marrazkiaren kalitatea eta izena idazterakoan grafiarena.
- Auto-ebaluazioa:
Jarduera bukatu eta gero denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.