Zer ikasi:
Sektore ekonomikoei informazioa jaso eta ordenatu, datuak kalkulu orri batean sartuz.
Zer egin:
Etxetik ekarri duzuen informazioa digitalizatu behar duzue orain. Horretarako etxetik ekarri duzun paperez idatzitako datuak "Archivos Adjuntos"en duzun "Nire inkesta" dokumentura pasa eta gorde.
Ondoren egin beharreko lan honetarako idazkari bat aukeratu. Idazkariak eskatuko dio irakasleari zenbaki bat taldea izendatzeko. Ondoren zure taldeko idazkariak datuak sartuko ditu "Archivos adjuntos" -en dagoen "SE Taldeko datuak biltzeko taula". Horretarako talde guztiaren laguntza beharko du. Kontuan izan datu orokorrez gain "emakumezkoei" eta "gizonezkoei" dagozkionak ere sartu behar dituzuela bereizturik.
Ondoren "Archivos adjuntos"en dagoen "Inkesten datuak" kalkulu-orria ireki eta taldearen datuak sartu "Datu orokorrak" mihian. Gelarako dokumentu bakarra osatu behar duzuenez irakaslearekin adostu nola egin.
Emakumeen eta gizonen egoerak modu berezi batez aztertu ahal izateko talde bati zein besteari dagozkion datuak banandu behar dira eta berriro kalkulu-orrian sartu "Emakumeak-gizonak" mihian.
Gelako talde guztietako datuak sartu ondoren sortzen den kalkulu-orria gorde "Gelako datuak" izenarekin.
Ekoizpena: Kalkulu orria datu guztiekin beteta "Gelako datuak", eta karpetan gordeta.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Datuak sartzeko jarritako irizpideak errespetatu dira
- Datu guztiak ongi sartuta daude dagozkien tokietan
- Autonomia erakusten du
- Lana osaturik eta garaiz eman du
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!