Zer ikasi behar da?Osasunarekin erlazionaturiko problema bat ebatzi taula eta grafikoak erabiliz, zehaztasunez kalkulatuz eta arrazoituz.Zer egin behar da?
Pertsonaren profila eta gosari egokiaren ezaugarriak kontuan hartuz, aste beterako, gosari proposamen bat prestatu inprimaki informatikoa arretaz erabiliz.
Ikusi behean duzun bideoa eta jaso zein diren elikagairik gomendatuenak. Ondoren, apuntatu "nire proposamena" dokumentuan.
Aste beterako (zazpi egun) gosari egoki baten proposamena egin behar duzu baldintza hauek errespetatuz: eguneko 3-5 elikagai agertu beharko dute, aste horretako egunetan elikagai berdinak ezin dira errepikatu ,egunero beharrezkoak diren kaloria eta mantenugaien kopuruetatik ahalik eta gertuen egon beharko duzu.
Horretarako, taula bat, "nire proposamena" dokumentuan, sortu lerro hauek dituena:
Taula betetzeko behar dituzun baliabideak hauek dira:
- "Nire proposamena" eguneko kaloria eta mantenugaien kantitateak jakiteko.
- "Elikagaien neurriak.pdf" dokumentuan elikagai portzio bakoitzak zenbat gramo dituen.
- www.seh-lelha.org/calena.aspx kalorien eta mantenugaien kalkulua egiteko inprimakia.
Ekoizpena
"Nire proposamena" dokumentu berritua.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
-Irakasleak ebaluatuko duena:
- Proposatutako gosaria osaturik dago.
- Orekatua da.
- Bariatua da.
- Informazioa ongi osaturik dago.
-Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.
Elikagaien neurriak.pdf el 14/10/2010 02:11 por Nafarroako Ikastolen Elkartea NIE (versión 3 /versiones anteriores)