Zer ikasi behar da?
Interneten erabilpen egokirako gomendio zerrenda prestatu eta idatzi.
Zer egin behar da? (Banaka eta taldeka)
- Aurreko jardueran erabilitako excell-orrian dauden datuen interpretazioa eta taldeak aztertu duen kasuaren soluzioa kontutan hartuta, garbiago izango duzu Interneten seguru nabigatzeko eta komunikatzeko hartu beharreko neurriak eta kontuan hartu behar diren gauzak.
- Ikasitako guztia gomendio zerrenda batean bilduko dugu ez ahazteko. Adibide bat duzu hemen behean.
- Nola egingo dugu hau:
Banaka idatziko ditugu gomendioen zerrenda. Kasu bakoitzetik bizpahiru gomendio atera daitezke. "5. Jarduera - Nire gomendioak.doc" fitxategia erabili gomendio horiek idazteko.
Taldeka gomendio guztiak bilduko ditugu eta behin betiko zerrenda osatuko dugu. GoogleDocs erabil dezakezu horretarako.
Lana bukatu eta gero dokumentuaren kopia bana gorde zuen proiektuko karpetan. "5. Jarduera - Taldeko gomendioak" izenarekin
Jarduera hau bukatu duzu!
Ekoizpena
Banakako gomendioen dokumentua: "5. Jarduera - Nire gomendioak.doc"
Taldeko gomendioen dokumentua: "5. Jarduera - Taldeko gomendioak.doc"
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Gomendioen egokitasuna:
Proaktiboak dira (zentzu positiboan idatzita daude) eta errealistak dira.
Ikasleen konpromisoa jasotzen dute.
Printzipio etiko funtsezkoak islatzen dute
- Gomendioen idazkera zuzena.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “Auto-ebaluazio orria.doc” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.