Zer ikasi:
Aisiarekin lotutako bidaia mota desberdinen bilatu, aukera desberdinak aztertuz egokiena aukeratu eta proposatu erabilitako irizpideak, garbi adierazi.
Zer egin:
INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ANTOLATZEN
Egin behar duzun lehen pausua ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatzea da. Kontuan izan lan batzuk talde txikian burutu beharko duzula eta beste batzuk, berriz, zuk zeuk bakarka.
Taldea osatu eta gero (3-4 kidez), koordinatzaile bat aukeratu behar duzue zuen artean, lan komunak gidatzeko eta gordetzeko.
Taldeari izen bat jarri behar diozue, taldea modu azkar eta erraz batez identifikatzeko.
Koordinatzaileak irakasleak agintzen dion tokian sortuko du karpeta bat taldearen izenarekin. Bertan, modu kooperatibo batez egingo dituzuen lanak gordeko ditu koordinatzaileak. Zuetako bakoitzak beste karpeta bana sortu beharko du zuen izenekin. Karpeta horretan, berriz, bakoitzak, modu indibidual batez egingo duzuen lana gordeko duzue.
Ireki beheko “Archivos adjuntos” atalean, “Karatula” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpetan “Lanaren izenburua” izenarekin.
Ireki beheko “Archivos adjuntos” atalean, “auto-ebaluazioa” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpetan “auto-ebaluazioa” izenarekin.
INFORMAZIOA JASOTZEN, LABURTZEN ETA ONDORIOAK ATERATZEN.
Proiektu honetan bidaia bat antolatu behar duzue horretarako eman behar diren pausu guztiak betez. Bidaia mota, itinerarioa, garraiobidea, alojamendua, aurrekontua... aukeratu eta dena modu egokian aurkeztu.
Bidaia guztiak ez dira berdinak, mota askotakoak egon daitezke eta zuek azpiko hauetako bat aukeratu behar duzue. Aukeratu aurretik, bakoitzaren adibide desberdin bana jaso behar duzue (interneten edo agentzietan lortua) eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak deskribatu, taula konparatibo bat eginez adibidez.
1. KULTURALA (Gastronomikoa, monumentuak...). Europako hiri bat.
2. NATUR BIDAIA (Mendia, bizikleta, kirol ekintzak...).
3. ZEHAZTUTAKO IBILBIDEAK: Interraila, Done Jakue bidea, Ruta de la plata...
4. MOTXILEROA: Aurrekontu txiki batekin ahalik eta bidaia interesanteena lortu.
5. GUZTIZ ANTOLATUTAKOA: Leku turistiko batetan zerbitzu guztiak aurrez antolatuak.
6. RELAX: Spa, sauna, talasoterapia...
Bidaia mota ezberdinak aztertuta aukera ezazue zein izango den zuena eta aukeraketarako arrazoiak azaldu.
Ekoizpena:
- "Bidaia motak" dokumentua.
- "Aukeraketa" dokumentua.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Lana modu automo batez egin du.
- Informazioa kopurua nahikoa da
- Diferentziak adierazten dituzten ezaugarri nagusiak aipatzen dira.
- Adierazpena egokia da, estiloz, joskeraz, zuzentasunez.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.