Zer ikasi: Herriko jaien inguruko informazioa eskatzeko galderak prestatu eta jasotako informazioa idatziz laburtu. Zer egin:
Gela bikoteka antolatuko dugu eta bikote bakoitzari (zozketaz) konpartsako pertsonaia bat egokituko zaio.
Bikote bakoitzak konpartsakideari egingo dizkion galderak prestatuko ditu tokatu zaion pertsonaiaren ezaugarriaz informazioa jasotzeko. Galderak prestatzeko eta erantzunak jasotzeko "Archivos adjuntos"en dagoen "Elkarrizketa" txantiloia erabili.
Galdera bat prestatu behar duzue bikote bakoitzeko. Jaso, berriz, zuek eginiko galderaren erantzuna eta beste talde batek egindakoarena kiliki berdinari buruz (bat baino gehiago baleude bat aukeratu).
Bukatzerakoan "Gure_elkarrizketa" izenarekin karpetan gorde.
Ekoizpena:
"Gure_elkarrizketa" dokumentua
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Eginiko galderak egokiak diren, pertsonaiaren ezaugarri garrantzitsuaz galdetzen duten alegia
- Erantzunean jasotako informazioak ongi jasotzen ditu pertsonaiaren ezaugarriak
- Ortografikoki zuzena da eta trazoa egokia du
- Emandako denboran bukatu du
- Autoebaluazioa:
Autoebaluazioa orria bete eta karpetan gorde.