Atal honetan irakasleok aurkitzen ahal dugu Bateratze Lan honi dagozkion zehaztasun teknikoak.
Kontuan hartu beharreko iradokizunak:
Ematen den informazioa norberaren beharretara egokitzen ahal da.
Bateratze Lanarekin hasi aurretik, ikasleen aurrezagutzak ziurtatzea komeni da.
Ikasleen autonomia eta iniziatiba sustatzea Bateratze Lanaren funtsezko helburuak direnez, ikasleek jaso behar duten irakasleen laguntza ahalik eta txikiena izatea komeni da, irakaslearen eginkizuna ikasleen lana sustatzea izango delarik.
Bateratze Lana nola izango den ebaluatua, ikasleei hasieran argitzea komeni da.
Ikasleak bere ikaskuntza prozesuarekiko ardura har dezan, lanaren auto-ebaluazioa eskatzea funtsezkoa da.