Zer ikasi:
Ikastolan energia aurrezteko problema ebazteko proposamenak sortu eta plan bat prestatu modu kooperatibo batez.
Zer egin:
IDEAL prozedura jarraituz problema ebazteko estrategia erabaki behar dugu. Hortaz, jarduera honen helburua gure problemaren atal bakoitzerako hobekuntza proposamenak egitea da: argi-indarra eta gasa
Horretarako zuek talde txikian asmatutako proposamenak beheko “archivos adjuntos” atalean dagoen “Hobekuntza proposamenak” izeneko dokumentuan idatzi. Ideiaren bat nahi baduzu, Googleen “consejos ahorro energetico” ipini, ea zer aurkitzen duzun. Bestela, www.eve.es web orrian beheko lerroan “Energia aurrezteko aholkuak” botoia sakatu eta ikusi zer esaten den (euskaraz).
– Behin talde txikian ideiak dituzuelarik, talde handian erabaki zeintzuk eramango diren aurrera eta nortzuk izango diren arduradunak (ikasleen artean) eta hartzailea (nori zuzenduak diren). Aztertutako proposamenen artean, errealistenak, eraginkorrenak, neurgarrienak, ... aukeratu.
- Kontuan har baldintza hau: Hartzaile bakoitzeko proposamen kopurua 2koa izanen da.
– Proposamenak bereziki kontzientziazioaren ildotik abiatu behar dira. Kontuan izan zuek onartutako proposamenak aurrera eramateko arduradunak izateaz gain hartzaileak ere izan zaitezketela: hots, proposamena zuei zuzendua egon daitekeela alegia. Taldeak aukeratutako proposamenak komunean ipini, eta doiketarik balego, doitu.
Lana bukatzen duzunean ikasle bakoitzak kopia bana gorde "Gure_hobekuntza_proposamena" izenarekin karpeta indibidualean.
Ekoizpena:
"Gure hobekuntza proposamenak". dokumentua.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Planteamendua egokia da, zer, nork eta nori ongi definitu dira.
- Adierazpena argia da.
- Proposamenak errealistak, eraginkorrak eta neurgarriak dira.
- Jarrera kooperatiboa erakutsi du.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!