Zer ikasi:
Ikastolan energia aurrezteko problema ebazteko proposamenak sortu eta plan bat prestatu modu kooperatibo batez.
Zer Egin:
- Aurreko jardueran harturiko erabakiak kontuan hartuz plan bat prestatu behar duzue. Horretarako hartu guztien artean dagoeneko prestatu duzuen taula (zer, nork, nori zuzendua) eta taldeka proposamenak banatu. Zuen taldeari zer hobekuntza proposamen egokitu zaizuen jakin eta gero ongi pentsatu noiz, nola eta zer baliabide erabiliz eramango duzue aurrera.
- Lehengoko datuak kontuan izanik eta orain gehitu behar dituzunak jasotzeko kronograma bat sortu. Horretarako "Gure_hobekuntza proposamena" dokumentua ireki eta gehitu proposamen bakoitzaren kasuan ondorengo datu hauek:
- Nola bideratuko duzue zuen proposamena: kartaz, emailez, ahoz, ....
- Zer baliabide beharko dituze (argazkiak, irudiak, ......)
- Noiz egiteko asmoa duzue.
- Irakaslearen baimena.
- Osatu eta gero gorde zuen karpetan "Gure_kronograma" izenarekin.
- Taldeko lana bukatu eta gero, bozeramaile bat aukeratu eta gela osoaren aurrean erabakitako planaren berri emango du.
- Zuei dagokizue plana martxan jarri aurretik irakaslearen baimena eskatu, garbi eduki zuena proposamen bat dela eta ikastolan dagokionaren baimena ezinbestekoa dela aurrera ermateko.
- IDEAL prozeduraren E (estrategia) atalarekin bukatu dugu, orain A ( actuar - ekin) atala da martxan jarri behar dena. Zuei dagokizue, beraz, lanean hastea proposamena zena ekintza bihur dadin.
Ekoizpena:
Ikasle bakoitzak kopia bana gorde "Gure-Kronograma" izenez karpeta indibidualean.
Ebaluazioa.
-Irakasleak ebaluatuko duena:
Kronograma egoki bete da: noiz eta nola ongi zehaztu dira.
Kronogramaren adierazpena argia da.
Jarrera kooperatiboa erakutsi du.
-Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!