Zer ikasi:
Dieta orekatuaren inguruan hormairudi bat egiten Ikastolako jantokian jartzeko originaltasuna eta konposizioa zaintzen.
Zer egin:
Jarduera hau taldeka egin beharko duzue. Zuen txostenean ateratako ondorioak jaso eta handik informazio bildu kartelak egiteko. Gogoratu informazio hori "Nire_ondorioak" dokumentua duzutela. Ondoren material ezberdinak erabiliz (kartulina, papera, kartoia, margoak,...) hormairudi bat sortu. Hormairudi hori Ikastolako jantokian jarriko duzue, zuen kideei dieta orekatu bat lortzeko aholkuak eskeiniz. Kontutan izan hormairudia erakargarria izan beharko duela, ikasleen atentzioa deitzeko.
Irakasleari erakutsi hormairudia eta berak ebaluatu ondoren jantokiko arduradunei azaldu egindako lana, hormairudiaren helburua zein den eta baimena eskatu jantokian jartzeko.
Ekoizpena:
Hormairudia. Atera iezaiozue argazki bat zuen eginiko kartelera eta zuen karpetan gorde.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Hormairudian agertutako aholkuen egokitasuna.
Originaltasuna eta arte plastikoetan izandako egokitasuna (konposizioa).
Sormena erakutsi du
Talde lanean izandako jarrera egokia izan da
- Auto-ebaluazioa:
Ireki "auto-ebaluazio orria" dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!