Zer ikasi:
Hamaiketako osasuntsu bat prestatu eta jan.
Zer egin:
Denon artean York urdaiazpiko eta gazta bokatak prestatuko ditugu hamaiketako osasuntsu baten eredu. Irakasleak ogi zatiak moztu egingo ditu eta haurrek barruan urdaiazpikoa edo gazta sartzen parte hartuko dute. Honen ostean denon elkarrekin jango dugu prestatutako hamaiketakoa.
Ekoizpena:
-Hamaiketakoaren prestaketa prozesuaren argazkia.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
-Jarrera aktiboa, koperatiboa eta partehartzailea.
Autoebaluazioa:
-Jarduera bukatu eta gero, denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.