Zer ikasi:
Emandako irizpide bat erabiliz jasotako jantziak sailkatu.
Zer egin:
Arropa gelara ekarri. Jantziak bi multzotan banatuko dira:
a ) Negurako egokiak diren jantziak; b) Udarako egokiak direnak. Kaxa hauetan ikur egokiak jarri egingo dira ongi bereizteko.
Gero gorputz atal bakoitzarentzat kaxa bana prestatuko da eta kaxa horietan gorputz atal horiek adierazten dituzten ikurrak jarriko dira. Jantziak banan bana sartuko dira kaxa txikietan, sartzen duenak esan beharko du zergatik aukeratu duen kaxa hori jaso duen jantzia sartzeko.
Ekoizpena:
Jantziak kaxetan sailkatuak. Kutxetan jarri dituzten etiketaren kopia margotu eta gelako karpetan gorde.
Ebaluazioa:
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Jarrera aktiboa eta kooperatiboa.
- Sailkaketa emandako irzipideen arabera ongi egiten den
Autoebaluazioa:
Jarduera bukatu eta gero denon artean komentatuko dugu zer den ikasi duguna eta zer zailtasun izan ditugun.