Zer ikasi:
Osasun (elikadura) egoerari dagokion informazioaren sintesia egin eta azalpen testu bat sortu informazio iturri digitala erabiltzen.
Zer egin:
Elikagai eta mantenugaien edota nutrieteen artean dagoen erlazioaz azalpen testu bat idaztea da jarduera honen lana. Horretarako gogoratu zein den gure gorputzean betetzen dituzten funtzioak. Informazio gehigarria nahi izanez gero ondorengo zuzenbidera joan.
www.buruxkak.org/pdf/259_Elikagaiak.1.pdf . (Lehen orrialdea)
Gogoratu horrelako testu mota batek behar duen egitura. Lehendabizi testua eskuz idatzi beharko duzu. Bukatu ondoren, testu prozesatzailea ireki eta zure azalpen testua garbira pasa.Ekoizten duzun testuak 15 lerro izan behar ditu gutxienez. Zure ordenagailuko karpetan gorde "Elikagai motak" izenarekin.
Ekoizpena
"Elikagai motak" dokumentua.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Elikagai motak zeintzuk diren eta beraien funtzioak agertzen diren.
Azalpen testu baten ezaugarriak errespetatu diren
Idazkiaren koherentzia eta ortografia.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki ““Nire_auto_ebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!