Zer ikasi:
Lurraldearen (Nafarroan eta gure herrian) sektore ekonomikoen egoera ikertu gure familietan duten presentzia aztertuz.
Zer egin:
INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ANTOLATZEN.
- Eman behar duzun lehen pausua zure ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatzea da. Kontuan izan lan batzuk talde txikian burutu beharko duzula eta beste batzuk, berriz, zuk zeuk bakarka.
- Taldea osatu eta gero (3-4 kidez), koordinatzaile bat aukeratu behar duzue zuen artean, lan komunak gidatzeko eta gordetzeko.Taldeari izen bat jarri behar diozue, taldea modu azkar eta erraz batez identifikatzeko.-
- Koordinatzaileak irakasleak agintzen dion tokian sortuko du karpeta bat taldearen izenarekin. Bertan, modu kooperatibo batez egingo dituzuen lanak gordeko ditu koordinatzaileak. Zuetako bakoitzak beste karpeta bana sortu beharko du zuen izenekin. Karpeta horretan, berriz, bakoitzak, modu indibidual batez egingo duzuen lana gordeko duzue.
Ireki beheko “Archivos adjuntos” atalean, “auto-ebaluazioa” izeneko dokumentua, eta, gero, gorde zure karpetan “auto-ebaluazioa” izenarekin.
SEKTORE EKONOMIKOAK (SE) DEFINITZEN ETA LANBIDEAK SAILKATZEN.
Ireki "Archivos adjuntos"en dagoen "Sektore ekonomikoak-Inkesta" dokumentua. Dokumentu hau inprimatu eta etxean bete beharko duzue eskuz. Ikusi ahal izango duzunez dokumentu honek bi zati ditu. Lehen zatian sektore ekonomikoen definizioa, sektore horren pisua Nafarroako ekonomian eta sektore bakoitzarekin erlazionaturiko lanbideak idatzi beharko dituzu. Lan hau osatzeko informazio gehigarria behar izanez gero aipatu dokumentuan hainbat argibide dago.
Nafarroan sektore desberdinek (lehena:nekazalgoa, ...; bigarrena: industria eta eraikuntza; hirugarrena: zerbitzuak) duten pisua jakiteko aldameneko irudi honetan dauden datuak irakurri.
http://www.navarrainnova.com/es/navarra-i+d+i/presentacion - an harturiko datuak.
Kontu izan diagrama honetan "Industria" eta "Construcción" bereizturik daudela, nahiz eta beste hainbat tokitan batera agertzen ohi diren.
Goian aipatu dokumentu horren bigarren partean inkesta bat duzue, etxera eramateko da. Irakurri arretaz eta poliki galdera guztiak ea argiak diren.
Ekoizpena:
Inkestaren lehen partea betea. Gorde ezazu egin duzun lana. "Nire inkesta" izenarekin.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Jasotako informazioa osaturik dago eta pertinentea da
- Informazioa ongi sailkatua dago
- Autonomia erakusten du
- Lana osaturik eta garaiz eman du
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!