Zer ikasi:
Jaialdirako gonbite orria diseinatu, prestatu eta banatu
Ekoizpena: "Nire_gonbidapena" dokumentua
Ebaluazioa
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Gonbidapen orria ongi diseinaturik dagoen eta txukun egina.
- Informazio guztia ongi adierazita dagoen, taula egoki betea.
- Idazkera, esaldien egitura, egokia da.
- Beste ikasle batez sinatua dago (ardura)
- Auto-ebaluazioa:
Ez ahaztu autoebaluazio orriak betetzen.
Zer egin:
Gonbite orria diseinatu. Gonbite orria nahi duzun bezala egin dezakezun baina ez ahaztu zein egunetan eta ordutan hasiko den aipatuz. Gero zenbat denbora iraungo duen eta denbora hori nola banatuko den azalduz. Taula bat emango dizugu zure gonbite orrian txertatzeko. Gonbite orria egiteko: "Jaiadirako gonbitea" txantiloia erabil dezakezu.
Bi gonbite orri egin beharko dituzu, bat emateko eta bestea inbitatu duzun kideak sinatua ekartzeko.
Jolastordu batean norberak bere kidea aurkitu eta zer egiteko asmoa dugun azaldu eta gonbitea eskura eman.
Sinatutako orria karpetan gorde, "Nire_gonbidapena" izenarekin.
Jarduera hau bukatu duzu!