Zer ikasi:
Herriko mapa edo plano batean inguruko espazio garrantzitsuenak identifikatu, bereiztu eta lekutu.
Ekoizpena:
Planoa koloreztatua: "Nire-mapa"
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Ongi identifikatu ditu.
Ongi bereiztu ditu kolorez
Lana garaiz bukatu du
Lanaren txukuntasuna egokia da
- Pentsatu une batez eta Autoebaluazioa orria bete.
Zer egin:
Eskutitzaren bitartez lortutako Lizarrako planoan, gure inguruko espazio garrantzitsuenak identifikatuko ditugu; adibidez; parkeak, ibaia eta ikastola. Ikasle bakoitzari kopia bat emango diogu.
Talde handian adostuko dugu espazio bakoitzari zein kolore eman eta jarraian, bakarka, ikasle bakoitzak bere planoan beteko du. Bete eta gero "Nire-mapa" izenarekin gordeko du.